Saqqarako Serapeuma

Saqqarako Serapeuma edo Menfiseko Serapeuma Saqqara hiritik iparraldera, Menfisetik gertu, dagoen lurrazpiko nekropolia edo hilerri ospetsua da, non Apis zezen sakratuak lurperatu ziren, momia bihurturik. Serapeum izena Estrabonek eman zion, Apis Serapisekin lotu zuenean (Serapisen gurtza Egipton zabaldu zenean, grekoek batu egin zituzten Apis jainko egiptoarraren eta Serapis jainko grekoaren gurtzak, eta Serapeion izen grekoa hartu zuen Apisen tenpluak).

Apis zezenaren gurtza, Palermoko Harriaren arabera, I. dinastiatik dokumentatua dago. Menfisen gurtua izan zen, bizi zen bitartean, Ptah jainkoaren haragitze bezala, jainko sortzailea, baina hiltzean, Osirisekin lotzen zen, berpiztearen jainkoa. "Ptahren heraldoa" deitua izan zen. Apis zezenaren errituzko lurperaketek, euren garai gailena, oso garai berantiarrean izan zuten. Apis zezen bat hiltzean, erritu luze eta konplexu bat hasten zen, erritu honek, zezenari, berpiztea ahalbidetuko ziolarik. Zezen sakratu hauek, sarkofagoetan lurperatuak izan ziren, harrizko bloke monolitikoekin eginak.

Serapeuma, hamabi metroko sakoneran zulatua dago, eta hiru pasabide ditu: nagusiak, 68 metroko luzera, 3 metroko zabalera eta 4,5 metroko altuera zuen, harrian zulatutako alboko 24 ganberekin, 6 eta 11 metro bitarteko luzerakoak eta 3 eta 6 metro arteko altuerakoak. Ganbera bakoitzean, basalto, granito beltz, arrosa edo kareharrizko sarkofago erraldoi bat utzi zen, hirurogei eta laurogei tona arteko pisua zuena, gehienak, 4 metroko luzera, 2,3ko luzera eta 3,3ko altuera zutenak, material bereko zegokion bere estalkiarekin. Batzuk, grabatutako idazkunak dituzte.

Auguste Mariette frantses arkeologoak 1850ean aurkitu zuen toki mitiko hau. Aurkitu ziren hogeitalau sarkofagoak, arpilatuak izan ziren. Hemen aurkitu zuen, baita ere "Eskriba eserita" izeneko estatua ospetsua, egiptoar eskultura ederrenetarikotzat hartzen dena.

Beranduagoko indusketek, antzinagokoa zen galeria bat argitara eman zuten, eta ondoren beste bat. Galeria hauetako lehena, harkaitz handi batek ixten zuen, eta eztandagarriak erabili behar izan ziren irekitzeko. Harkaitzaren azpian, gizon baten momia aurkitu zen Jaemuaset printzearena, Ramses II.aren seme bat, Menfiseko gobernaria zena, baita Ptahren apaiz gorena ere, eta zezen sakratuekin lurperatua izatea eskatu zuen, hilobi propio batean baino.


Developed by StudentB